This site will work and look better in a more modern browser, but it is still accessible to any browser or Internet device. You should upgrade your browser, if possible.
Eguraldi atsegina dago gaur, benetan epela.
[]
Atzo, ordea, oso hotz zegoen! Ezin zuten kanpoan jolastu.
James eta Mirenek oso gustuko dute jolastea.
[]
Beti, etxe handiaren aurreko lorategian jolasten dute elkarrekin.
[]
James mutil txikia da eta sei urte dauzka.
[]
[]
Neska txikia bere arreba da, bost urte dauzka.
Jamesek txakur txiki bat dauka, txakurra ere lorategian dago orain.
[]
Txakurrari asko gustatzen zaio bi haurrekin jolastea. Txakurra oso zoriontsua da orain.
Mirenek ere ba al dauka txakurrik?
[]
Ez, Mirenek ez dauka txakurrik, katua dauka.
Baina katua etxean dago, katua lotan dago.
[]
Euren ama etxearen barruan dago katuarekin,
[]
{}
leihotik begira James eta Miren jolasean ikusten ditu.
{}
Jamesek, azkar, zuhaitz handi zahar baterantz korrika egiten du, Mirenengandik ezkutatu nahi du. Bai al dakizu zergatik?
[]
Miren eserita dago eta eskuak begien aurrean dauzka.
Ezin du ezer ikusi eta zenbatzen ari da.
Eta zer ari da James egiten zuhaitzaren ondoan?
[]
Mirenek zenbatzen bukatu duenean, inguruan begira hasten da.
[]
Jamesen bila dabil: nora joan ote da?
[]
Ikusi al duzu?
Mirenek ez daki James non dagoen.
[]
Txakurrari galdetzen dio: "James ikusi al duzu?"
Baina noski, txakurrak ezin du hitz egin!
berba egin!
Horrela Mirenek ez du erantzunik jasotzen.
Jendeak ez du inoiz erantzunik jasotzen txakurrei hitz egitean!
{}
Mirenek bere ama begiratzen du leihoaren atzean,
Mirenek James nora joan den ikusi duela uste du:
[]
"Esadazu non dagoen!", esaten dio amari.
"Ez Miren, ezin dizut esan!", bere erantzuna.
[]
[]
Nahiz eta segur aski badakien non dagoen, ez dio esan nahi.
Miren, poliki, lorategian zehar ibiltzen da.
Oraindik James aurkitu nahian dabil.
[]
{}
Mahaiaren eta aulkien azpian begiratzen du,
[]
{}
[]
Leku guztietan begiratzen du, baina ezin du James aurkitu.
[]
[]
Orduan zarata bat entzuten du,
Zuhaitz handi zaharraren atzetik dator.
Ez da txoria ezta beste animalia bat ere.
[]
[]
Ondo entzun dezake orain.
[]
James izan behar du!
[]
[]
Gero, esku txiki bat ere ikusten du
[]
eta gerturatzen denean, bere burua ere ikusten du!
[]
Barre egiten du eta esaten du: "Aurkitu zaitut!".
[]
Biak pozik daude eta etxera joaten dira,
zerbait jateko eta edateko ordua da!
(by Proycon@Unilang)